Posts tagged liburuak
Juanma L. Iturriagaren liburuari buruz
mai 2nd
“Antes de que se me olvide” izenburuko liburua idatzi du Juanma López Iturriagak ( Bilbao, 1959). Atzera begiratzen du eta bere bizitzari buruzko kontaketa atsegin, dibertigarri eta pertsonala egiten du.
Bere kirol ibilbidea aztertzen du, eskola garaietan saskibaloian hasi zenetik 32 urterekin Cajabilbaon erretiroa hartu arte. Tartean, 2 Olinpiar Jokotan Espainiako selekzioarekin bizitakoak kontatze dizkigu, Moskun 1980an eta Los Angelesen 1984an, non zilarrezko domina lortu zuen. Real Madrilen izandako bizipenak ere zehaztasunez kontatzen ditu, bai saskibaloiari dagozkionak eta baita bizitza pertsonalari dagozkionak ere. Kirol arloaren eta arlo pertsonalaren berri zehaztasunez ematen du, ironia ikutu handiarekin sarritan. Saskibaloitik erretiroa hartu ondoren, komunikabideen munduan murgilduta dabil, telebistako zenbait programa aurkeztu ditu eta gaur egun El Pais egunkarian zutabegilea da eta bloga du bertan.
Kirolari profesional baten bizitzaren kontaketa da funtsean baia kontaketa arina da eta modu pertsonalean kontatua. Bizitzako kirol pasarte interesgarriak zhaztasunez ematen ditu eta kirolaren beste aldea ezagutu nahi duen edonorentzat gomendagarria zalantzarik gabe. Istorio dibertigarriak, kuriositateak eta bizitzako une gogorrak tartekatzen dira. Juanma Lopez Iturriaga hobeto ezagutzeko baliagarria izan zait.
Kirolaren psikologiaren ikuspuntutik, interesgarriena Juanmak bere kirol ibilbideari buruz egiten duen hausnarketa eta autokritika gogorra iruditu zaizkit interesgarriena. Argi eta garbi adierazten du bere kirol errendimendua ez zela gorenera iritsi, emateko gehiago ere bazuela. More >
“Zertaz ari naiz lasterka egiteaz ari naizenean”
urr 6th
“Zertaz ari naiz lasterka egiteaz ari naizenean”
Haruki Murakamiren “ De qué hablo cuando hablo de correr” liburua irakurri berri dut. Bertan, idazleak korrika egitearekin duen harremana kontatzen du. 1982an hasi zen lasterka eta geroztik ia etengabean uztartu ditu bere ofizioa, eleberriak idaztea eta afizioa, maratoiak korritzea.
Eleberriak idaztearen eta maratoiak korritzearen arteko antzekotasunak kontatzen ditu, korrika egitea eta bere nortasun ezaugarrien arteko loturak, zergatik aritzen den lasterka, zer eskaintzen dion eta zer kentzen…hainbat gai jorratzen ditu liburuan. Liburuan korrika egiteaz gain, triatloiak ere egin dituela kontatzen du, eta baita nola 100 km.ko lasterketaren batean parte hartu zuen ere.
Kirolaren Psikologo naizen aldetik, liburuan zenbait pasarte interesgarri topatu ditut eta horietako bi hemen bildu ditut:
Nueva York-eko Maratoia prestatzen ari zela, prestakuntzaren azken fasean, lasterketa eguna gertu. Zenbait egunez belauneko mina izan zuen. Lan saio batean min hori desagertu egin zela konturatzen da eta saioan zehar, imajinatu egiten du, bere burua Maratoian irudikatzen du:
“Nik, nire esperientzia eta nire sena ditut. Eskarmentuak erakusten dit “ Egin duzu egin behar zenue guztia. Dagoeneko, ez du garrantzirik zer pentsatzen duzun. Eguna iristea besterik ez da gelditzen.” Eta senak gauza bakr bat esaten dit. “Imajinatu”.
Begiak itxi eta imajinatu egiten dut. Nire burua imajinatzen dut, beste milaka lasterkarirekin batera, More >
