Posts tagged Aholkularitza psikologikoa
IV. KirolPsikologia Bekako irabazleak
urt 8th
Iritsi da eguna. Pasa den abenduan zabaldu genuen IV. KirolPsikologia Bekarako izenemate epea eta dagoeneko iritsi da irabazleak argitaratzeko eguna Ez da batere erraza izan erabakia hartzea. Urtetik urtera zailagoa egiten zaigu. Guztira 8 beka eskera jaso ditugu. 5 kirolari eta 3 entrenatzaile. Ez dugu epaile edo arbitroa den inorren eskaerarik jaso.
ESKERA DATUAK
8 eskaera.
5 kirolari. 3 emakumezko eta 2 gizonezko. Kirolak: egokitutako mahai tenisa, txirrindularitza, eskalada-areto futbola, taekwondoa eta eskubaloia.
3 entrenatzaile eta 3ak gizonezkoak. 2 eskubaloiko entrenatzaileak eta txirrindularitzakoa bestea.
Jaso ditugun eskaerak interesgarriak izan dira guztiak eta kirol psikologian benetako interesa eta gogoa erakusten zutenak. Horregatik, aldez aurretik milesker parte hartu duzuen guztioi eta zorterik onena denoi zuen kirol ibilbideetan.
IV. KirolPsikologia Beka jasoko dutenak:
Kirolaria: Iker Sastre. Egokitutako mahai tenisa.
Kirolaria: Nerea Pena. Eskubaloia
Entrenatzailea: Sergio Barcenilla. Eskubaloia.
Zorionak guztioi! Laister jarriko gara zuekin harremanetan aholkularitza lehenbailehen hasteko.
Bekarik jaso ez duzuenoi gure esker ona adierazi nahi dizuegu eta eskerrak emateko moduetako bat opari bat egitea dela uste dugu:, Bekan parte hartu duzuen kirolari eta entrenatzaileei email bidezko doako aholkularitza eskaintzen dizuegu 6 hilabetez zuek nahi duzuen unetik hasita, beti ere 2013 urtean zehar. Hau da, email bidez nahi adina galdera, kezka, zalantza eta kontu azal ditzakezue eta KirolPsikologia.net-eko lan taldeak zuen galderak erantzungo ditu. Hau izan da zuen partehartzea eskertzeko eta saritzeko More >
“PILOTARI GAZTEEN PRESTAKUNTZA PSIKOLOGIKOA” egitasmoa
ots 27th
Gaur aurkeztuko dugu Bizkaiko Euskal Pilota Federakuntzarekin elkarlanean abian jarriko dugun “Pilotari gazteen prestakuntza psikologikoa” egitasmoa.
Entrenatzaileen atalean aurten banatu ditugun III. KirolPsikologia Beketako bat Xabier Santamaria, BEPFko Zuzendari teknikoarentzat izan zen. Harremanetan jarri ginenetik, Xabierrek interes eta gogo handia jarri du pilotan arlo psikologikoa lantzeko. BEPFko Pilotagazte pilotari gazteen teknifikazio programako prestakuntza fisikoaz eta tekniko-taktikoaz arduratzen da bera eta arlo psikologikoa lantzeko baliabide eta esperientzien gabezia sumatzen zuen eta behar eta interes horrek eraginda, harreman estua izan dugu BEPFko pilotari gazteen prestakuntza psikologikoari dagokion helburu eta edukien plangintza prestatzen.
Edozein delarik lan eremua, kirolaria, entrenatzailea, kirol elkartea edo kirol federakuntza, ezinbestekoa da pertsonen arteko komunikazio egokia eta elkar ongi ulertzea. Oinarrizkoa dirudi honek, baina ez da beti horrela izaten. Kasu honetan, helburu eta edukietan ikuspuntu bertsuak ditugu Xabierrek eta biok egin beharreko lanaren inguruan. Ertz guztiak modu koordinatu eta integralean landu nahi ditugu, atal guztiak: fisikoa, teknikoa, taktikoa eta psikologikoa modu bateratuan lantzea da asmoa,
Egin ditugun bileretan eta eztabaidatu ditugun ideietatik, azkenean, “Pilotari Gazteen Prestakuntza Psikologikoa” egitasmoa sortu dugu. Helburu nagusia Prestakuntza Psikologikoa pilotarien prestakuntza plangintzan txertatzea, prestakuntza osoa edo integrala lortzeko. Horretarako, pilotariekin lan egingo dugu batipat, baina ez beraiekin bakarrik. Pilotariak egunerokoan inguruan gertuen dituenekin lan egitea ere garrantzitsua iruditzen zitzaigun eta More >
III. KirolPsikologia Beka
Aza 14th
KirolPsikologia egitasmoak, kirolari eta entrenatzaileen prestakuntza osoan laguntzeko asmoz, III. KirolPsikologia Aholkularitza Psikologiko Beka antolatu du. 2009. urtean I. KirolPsikologia.com Aholkularitza Psikologiko Beka sortu genuen kirolari baten prestakuntza psikologikoan laguntzeko helburuarekin.
Joan zen urtean, 2009.ean hasitako bideari jarraipena eman genion eta II. KirolPsikologia Beka antolatu. Kirolarientzat ez ezik, entrenatzaileei ere zabaldu genien aukera eta interesa eta jarraipena izan zuen, hainbat kirolari eta entrenatzailek parte hartu zutelarik.
III. KirolPsikologia Beka deialdia abian jartzen dugu aurtengoan ere. Oraingo honetan, berritasun bat dakarkigu. Kirolari eta entrenatzaileentzat Bekak mantentzen ditugu eta epaileei zuzenduriko Beka gehitu dugu. Talde kiroletan bereziki, epailearen lana ez da erraza, estimulu askoren artean hartu behar ditu erabakiak. Sarritan, prestakuntza psikologikoaren eremutik, behar adinako arretarik ez zaiola eskaintzen iruditzen zaigu eta gabeia hori, neurri txiki batean, betetzeko asmoz sortu dugu epaileen zuzenduriko beka . Hori dela eta, III. KirolPsikologia Beka kirolari, entrenatzaile eta epaileei zuzentzen zaie. Hona hemen eskaintzen ditugun Beka ezberdinak eta oinarriak:
Bekak: A) Kirolariarentzat Beka:Urtebetez aholkularitza psikologikoa kirolari bati: 1.- Ebaluaketa Psikologikoa:
- Oinarrizko Ebaluaketa Psikologiko osoa galdeketa eta elkarrizketa bidez, kirolariaren indarguneak ezagutu eta ahulguneak identifikatzeko.
2.- Denboraldiko Plangintza Psikologikoa eta Aholkularitza:
- Denboraldiko plangintza psikologikoa zehaztu kirolariaren planifikazio fisiko, tekniko eta taktikoa aintzat hartuz.
- Kirolariaren hilabeteroko jarraipena.
- Denboraldian zehar email eta telefono bidezko aholkularitza jarraia.
- Hilabetean 45 minutuko aurrez-aurreko 2 saio psikologoarekin. ( distantziagatik ezinezkoa den kasuetan, saio hauek More >
