tailerrak
“KIROLARIARENTZAT PRESTAKUNTZA PSIKOLOGIKOA” IKASTAROA
urt 29th
Gaur emango diogu hasiera “Kirolariarentzat Prestakuntza Psikologikoa” ikastaroari Donostian. Ikastaroari buruzko informazio guztia webgune honetan topatuko duzue: http://kirolpsikologia.net/tailerrak/kirolariprestakuntzapsikol/
Izenburuan adierazten den moduan, kirolariei zuzenduriko ikastaroa da, kirolarientzat. Ez da bereziki errendimendu maila handiko kirolarientzat bakarrik, baizik eta edozein mailatako eta edozein kiroleko kirolariarentzat da. Kirolaria, norbanako gisa ulertuta, talde kirolean nahiz kirol indibidualean arituta ere.
Ikastaro hau zuretzat da. Zure ezaugarri, nahi eta beharretara egokitzeko asmoz pentsatua. Zure asmoa zure mailan hobekuntza lortzea bada eta kirolean gustura eta asebeteta sentitzea bada, agian zure interesekoa izan liteke.
Pertsona bakoitza desberdina gara, bakarra. Printzipio horretatik abiatuta diseinatu dugu ikastaroa. Horregatik izenemate mugatua izango du, zuetako bakoitzari arreta egokia eskaini ahal izateko eta behar duzun denbora izan dezazun zure prestakuntza psikologikoa sortzen joateko. Saio batetik bestera 15 eguneko tartea utzi dugu landuko dituzun edukiak zure eguneroko kirol entrenamenduan lasai txertatzen joateko, presarik gabe. Saio arteko tarte horietan, etxean zereginak bete beharko dituzu, beti ere zentzu praktikoa izango dutenak, entrenamendu edo lehiaketan aplikatzekoa. Ibilbide horretan, gainera, nire laguntza izango duzu, behar izanez gero, uneoro.
KAIERA
Ikastaroa zuretzat aldagai psikologikoen ezagutzan sakontzeko bidaia bat izan dadin, eduki teorikoak eta praktikoak bilduko dituen bidaia kaiera edo koaderno bat jasoko duzu. Saio bakoitzean landuko direnekin osatuz joango zara kaiera hori. Baina kaierari zein More >
FutbolazBlai, futbolean formazioa euskaraz
urt 25th
Bihar ekingo diogu FutbolazBlai egitasmoko entrenatzaileen 1. formazio saioari. Oraindik ere garaiz zaude parte hartu nahi baduzu. Dohainik izango da gainera. Futbolaren inguruko kalitatezko formazioa eskaintzea dugu helburu lan taldea osatzen dugun 3 lagunok.
Aitor Manterola eta Joseba Sesma joan zen urtean ezagutu nituen. Aitor Manterola ezagutu nuen lehendabizi. Urola Kostako Hitzan irakurri nuen futbolaren inguruko proiektu interesgarria abian jarri behar zuela, Futbolmamia. Arlo tekniko, taktiko, fisiko eta psikologikoak landu nahi zituela adierazten zuen elkarrizketa hartan. Jakinmina piztu zidan egitasmoak eta email bat idatzi nion, arlo psikologikoaren inguruan kolaboratzeko prest nengoela esateko. Handik egun batzuetara Zarautzen jarri genuen hitzordua eta baita berehala elkar ondo ulertu ere. Futbolzaletasunak batu gintuen eta batez ere, futbolaren jokoaren inguruan hitzegitea genuen gustoko, benetako futbolaz, zelaian egiten zenaz eta entrenamenduetan egiten zenaz ere bai.
Futbolmamian zenbait kolaborazio egin ditut geroztik futbolaren alderdi psikologikoaren gainean. Baina internetetik kanpo futbolean formazioaren inguruan lan handia egiteko dagoela pentsatzen genuen. Futbolean jokalari gazteen eta entrenatzailearen formazioa ezinbestekoa iruditzen zitzaigun eta bereziki hankamotz sumatzen genuen euskaraz egiteko aukera.
Ondoren Joseba Sesma prestatzaile fisikoa ezagutu nuen, Aitorrek aurkeztuta. Bera ere gure kezka eta hausnarketekin bat zetorren eta hirukotea osatu genuen. Entrenatzailea, prestatzaile fisikoa eta psikologoa, edozein futbol talderentzat teknikari talde osoa. Erantzun nahi genuen galdera ez More >
#KPtailerrak
abu 9th
Abuztuan gaude. Uda, eguzkia eta opor garaia. Baina gu berriz ere martxan jarri gara 2012-2013 denboraldiarekin. Ikasturte berrirako jarduerak eta egitasmoak labean ditugu eta horietako batekin hasiko gara abuztu amaieran: #KPtailerrak.
Kirolari eta talde askok garai honetan ekiten diote kirol denboraldi berri bat prestatzeari. Gorputza berriz ere prestatu beharko dugu. Entrenamendu saioekin hasiko zineten kirolari eta entrenatzaile zenbait. Helburu berriak, ilusio berriak, kirol maila berriak ere zenbaitetan, entrenatzaile edo taldekide berriak ere bai sarritan. Gorputza denboraldiari ekiteko saioan jartzea bezain garrantzitsua da burua ere puntuan jartzea: helburu berriak zehaztu, hobetu beharreko arloak identifikatu eta landu…
#KPtailerrak kirolean eragina duten aldagai psikologikoak modu praktikoan entrenamenduetan eta lehiaketetan lantzeko saioak izango dira. Formatu desberdina izango du, eta antolaketa modu desberdinekin frogak egingo ditugu, asperdura ekidin eta ahal den neurrian eginez ikasteko asmoz.
Abuztua amaierarako #KPtailerrak formatua #KPgosaria bihurtu dugu. Zuetako asko oporretan egongo zaretela aprobetxatuz, goizean zehar egiteko saioak antolatu ditugu. Lasai gosaldu elkar ezagutu eta tailerraren nondik norakoak azaldu ondoren tailerra bera egingo dugu. Saioei ahalik eta etekin handiena atera diezaiozuen, talde txikiak izango dira ( gehienez ere 8 lagunekoak).
2 tailer antolatu ditugu, bata kirolarientzat eta bestea entrenatzaileentzat. Tailerren inguruko informazio guztia ( zer, non, nola, noiz) jarraian dituzuen loturetan topatuko dituzue. Izenematea ere orri More >
“Kirolariarentzat prestakuntza psikologikoa” ikastaroa
urt 15th
“Kirolariarentzat prestakuntza psikologikoa” ikastaroa antolatu dugu. Otsailaren 6an hasi eta maiatza amaiera bitartean kirolarien arlo psikologikoa lantzeko prestatu dugu ikastaroa. Ikastaroaren helburuak hauexek dira:
- Kirolean oinarrizkoak diren aldagai psikologikoak ezagutu eta norberaren kirol errendimendua hobetzeko aldagai psikologikoetan eragiteko oinarrizko teknikak eta estrategiak lantzea.
- Kirolaria entrenamenduetan bere hobekuntza psikologikoaren gidari izan dadin tresnak eta baliabideak eskaintzea.
- Lehiaketa aurrea eta ondorena planifikatzeko baliabideak eskaintzea eta lehiaketaren ondoren ebaluaketa objektiboak egiteko gai izatea
Ikastaroa presarik gabe egitekoa da, 4 hilabetetan egingo dugu. 2 astez behin eskolak izango ditugu astelehenetan Kiroletxean (Anoeta estadioan) eta bertan landuko ditugun edukiak kirolari bakoitzak, astez aste, bere entrenamendu eta lehiaketa jardunean txertatzen joango. Kirolean hain ohikoa den epe motzera begiratu ordez, epe ertain eta luzera begira jarri nahi ditugu kirolariak, helburuetatik abiatuta hausnarketaren bidez bertara iristeko estrategia eta teknikak patxadarekin landuz.
Ikastaroetako saioak tailer formatuan antolatu ditugu, hau da, oinarrizko eduki teoriko laburretatik abiatuta, helburu nagusia kirolaria bere ikasketa prozesuaren jabe izan dadila da. Kirolariak tailerretan ikasitakoak, eguneroko jardunean, entrenamenduetan nahiz lehiaketetan, praktikan jarri ahal ditzan. Ikastaroa, ondorioz, kirolarien partehartzean oinarrituko da. Eta hau guztia http://kirolariprestakuntza.wikispaces.com/Hasiera wikiaren bidez landuko dugu. Wikia izango baita ikastaroaren etxea. Bertan topatuko gara guztiok eskoletako materiala kontsultatzeko, galderak botatzeko, norberaren bizipenak idazteko eta azken finean, guztiok guztiongandik ikasteko. Gune bizi bat izatea nahi dugu.
Ikastaroa errendimendua hobetu nahi duen More >
“Behobia-Donostiaren Prestakuntza psikologikoa” tailerraren ondorioak
Aza 7th
Joan zen ostiralean egin genuen “Behobia-Donostiaren prestakuntza psikologikoa” tailerra Kiroletxean. Ertz guztietatik begiratuta, esperientzia ederra izan da, zalantzarik gabe. Tailerraren antolaketan eman ditugun pausoak azalduko ditut post honetan eta tailer honek KirolPsikologia bezalako egitasmo batentzat zer adierazi duena eta zertarako bidea eman dezakeen.
Lehenik eta behin tailerra jakinarazteko erabilitako baliabiabidea ekarri nahi nuke gogora. Iragan astean Txomin Jauregik abian jarritako Deskontu proiektuaren urtebetetze eguna izan zen. Urtebete eskasean arrakasta itzela lortu duen egitasmoa da. Hasieratik argi ikusi nuen KirolPsikologiaren eta Deskonturen bideak elkar gurutzatuko zirela noizbait, baina bertan eskaintzeko ideia egokia ez nuen argi ikusten. Deskontu mota guztietako jendearentzat eskaintzak egiten dituen proiektua da eta KirolPsikologiarekin ere, ahalik eta jende gehienarengana iritsiko zen zerbait eskaini nahi nuen. Azkenean, azaldu zen ideia: “Behobia-Donostiaren prestakuntza psikologikoa” tailerra: Behobia-Donostia, 23.000 partehartzaile dituen lasterketa, Gipuzkoan arrakasta itzela duena eta adin, sasoi fisiko erabat desberdineko gizon nahiz emakumeak partehartzaile dituen lasterketa da. Behin ideiari forma eman ondoren, Deskontukoekin harremanetan jarri nintzen eta erantzun azkarra jaso nuen. Egun denak hartuta zituztela azaroa erdira arte baina ideia gustukoa zutenez, saiatuko zirela tarte bat egiten. Esan eta egin. Urriaren 24ean jarri zuten eskaintza beraien web orrian. 2 egunez egon zen eskaintza eta web orri honen bisita kopurua izugarri hazi zen egun horietan. Ia More >
“Behobia-Donostiaren prestakuntza psikologikoa” tailerra Donostian
urr 26th
KirolPsikologia.net-en tailer teoriko-praktikoa prestatu dugu datorren Azaroaren 13an izango den Behobia-Donostia lasterketan parte hartu behar duzuen guztiei arlo psikologikoa prestatzen laguntzeko. Dagoeneko prestaketaren azken txanpan sartuta egongo zarete, lan fisiko gogorrena eginda izango duzue.
Baina, pentsatu al duzue nola planifikatuko duzuen lasterketa? nola antolatuko duzuen lasterketa eguneko guztia? zein zailtasun ager daitezkeen lasterketan? eta garrantzitsuena, nola egingo diezuen aurre zailtasun horiei?
“Behobia-Donostiaren prestakuntza psikologikoa” Tailerra antolatu dugu galdera horiei guztiei erantzun eman ahal izateko. Behobia-Donostia lasterketa datorren Azaroaren 13an izango denez, lasterketa honen prestakuntzara bideratutako tailerra izango da:
NON: Anoeta Estadioko Kiroletxean. Aita Manuel Aretoan NOIZ: Azaroak 4 ostirala, arratsaldeko 19:00tan. KOSTUA: 12 euro sarrera normalak eta 9 euro azaroak 1a baino lehen erosten baduzue sarrera. NOLA EROSI: idatzi email bat aritz@kirolpsikologia.net helbidera eta azalduko dizugu ordainketa nola egin dezakezuen. Deskontu-n saldu genituen sarrera gehienak, baina oraindik baditugu izenemateak emateko. 10 izenemate bakarrik gelditzen zaizkigu, beraz azkar ibili!Tailerrean lasterketaren plangintza psikologikoaren inguruko arlo ezberdinak landuko ditugu, balizko zailtasunei aurrea hartzen ikasiko dugu eta erantzun egokiak topatzen saiatuko gara. Honako gaiak jorratuko ditugu:
Helburuak
Oinezko lasterketen aldagai psikologiko garrantzitsuenak ezagutu. Lasterketa planifikatzen ikastea. Behobia-Donostian erabiltzeko estrategia psikologiko praktikoak ezagutzea
TAILERREAN LANDUKO DITUGUNAK: •Lehiaketa helburuak nola zehaztu •Lasterketa aurretik zaindu beharrekoak •Lasterketaren planifikazioa •Balizko zailtasunei nola aurre hartu •Pentsamendu negatiboen kontrola
NOLA LANDUKO DITUGU? More >
“Behobia-Donostiaren prestakuntza psikologikoa” tailerra Irunen
urr 10th
KirolPsikologia.net-en tailer teoriko-praktikoa prestatu dugu datorren Azaroaren 13an izango den Behobia-Donostia lasterketan parte hartu behar duzuen guztiei arlo psikologikoa prestatzen laguntzeko. Dagoeneko gogor entrenatzen arituko zarete, kilometroak pilatuz, lasterketako 20 kilometro gorabeheratsuei ahalik eta sasoi punttu onenarekin aurre egiteko.
Baina, pentsatu al duzue nola planifikatuko duzuen lasterketa? nola antolatuko duzuen lasterketa eguneko guztia? zein zailtasun ager daitezkeen lasterketan? eta garrantzitsuena, nola egingo diezuen aurre zailtasun horiei?
“Behobia-Donostiaren prestakuntza psikologikoa” Tailerra antolatu dugu Irun Iruten euskara elkartearekin batera galdera horiei guztiei erantzun eman ahal izateko. Behobia-Donostia lasterketa datorren Azaroaren 13an izango denez, lasterketa honen prestakuntzara bideratutako tailerra izango da, dohainik gainera.
NON: Irungo Ospitale Zaharrean (Urdanibia Plaza) NOIZ: Urriak 27 osteguna, arratsaldeko 19:00tan.Tailerrean lasterketaren plangintza psikologikoaren inguruko arlo ezberdinak landuko ditugu, balizko zailtasunei aurrea hartzen ikasiko dugu eta erantzun egokiak topatzen saiatuko gara. Honako gaiak jorratuko ditugu:
Helburuak
Oinezko lasterketen aldagai psikologiko garrantzitsuenak ezagutu. Lasterketa planifikatzen ikastea. Behobia-Donostian erabiltzeko estrategia psikologiko praktikoak ezagutzea
TAILERREAN LANDUKO DITUGUNAK: •Lehiaketa helburuak nola zehaztu •Lasterketa aurretik zaindu beharrekoak •Lasterketaren planifikazioa •Balizko zailtasunei nola aurre hartu •Pentsamendu negatiboen kontrola
NOLA LANDUKO DITUGU? Saiora hurbiltzen den korrikalari bakoitzak bere helburuak ezartzeko, lasterketa aurretik zaindu beharrekoak zehazteko eta lasterketaren planifikazio pertsonalizatua egin ahal izateko denbora tartea izango du saioan. Azalpen teorikoen ondoren, norberari emango zaion orrian teorikoki azaldutakoak More >
2011-2012 ikasturtea
urr 5th
2011-2012 ikasturtea ofizialki hastera goaz. Uztailan indarrak batu genituen oporretan eta abuztuan eta irailan ikasturte berriari begira lanean aritu gara, isilean, itzalean. Berriz ere hemen gatoz, ikasturte berriak dakartzanak laburtzeko eta aurtengo zereginak finkatzen hasteko. Oraingoz, urtea amaitu bitartean egiteko ditugunak aipatuko ditugu, berehalakoak horiexek direlako eta indar guztia egitasmo horiek aurrera ateratzen jarriko ditugulako:
- Behobia-Donostia 2011 tailerra:
Datak zehazteke dauden arren, Behobia-Donostia lasterketa egin behar dutenei zuzendutako tailerrak lantzen ari garela aurreratzen dizuegu. Saio teoriko-praktikoak izango dira, norberak, bere maila eta beharretara egokitzeko moduko edukiak lantzeko asmoa dugu eta bertan norberari egokitutako aholkuak eskaintzeko tartea ere zabalduko dugu. Ahalik eta saio pertsonalizatuenak izan daitezen, tailer bakoitzerako izenemate kopurua mugatua izango da. Urriaren erdialdetik aurrera izango dira saio hauek eta bertan landuko ditugun edukien berri blog honetan bertan emango dizuegu laister. Adi beraz! Behobia-Donostia prestatzeko entrenamendu fisiko gogorrak egiten ari zareten guztiok! Lasterketarako helburuak nola finkatu, lasterketan sortzen diren une zailei aurre nola egin eta halakoak lan
- Errugbiko errendimendu entrenatzaileentzat tailerrak:
Iragan ikasturtean hasi ginen Gipuzkoako Errugbi Federazioarekin hartu emanean eta aurtengoan ere elkarlanean jarraitzeko asmoa dugu. Joan zen urtean oso gustura aritu ginen eta aurten ere bide beretik jarraitzeko asmoa dugu. Gipuzkoako Errugbi Federazioa arlo desberdinetan formazioa eta prestakuntza indartzeko ahalegin handia More >
XXI. mendeko Robin Hood-ak
mai 24th
Joan zen larunbatean, Maiatzak 21, arku jaurtitzaileekin eman nuen eguna. Euskal Arku Tiroketa Federazioarekin elkarlanean antolatu genuen saio praktikoan Arku jaurtitzearen psikologiaren inguruan aritu ginen. Arkulariekin ia egun osoa eman ondoren, XXI. mendeko Robin Hood-ak direla ondorioztatu nuen,erromantizismoaren ikuspuntutik. Jende gutxik ezagutzen duen kirol bat irrikaz eta pasioz bizi dute, norbere errendimenduan buruak duen eragina ezagutu eta aplikatzeko gosez zegoen jendea topatu nuen. Komunikabideetan ia ateratzen ez den kirol txiki batekoak eta ekonomikoki ere sarritan berandu iristen diren dirulaguntzen menpe,sarritan norbere poltsikotik dirua aurreratzen ibili behar dutelarik.
Arkulari talde zoragarriarekin egin nuen topo, kirol psikologiatik arku jaurtiketara egin nezakeen ekarpenarekiko interes handiarekin eta arku jaurtiketa gertuagotik ezagutzeko aukera izan nuen, non aldagai psikologikoek eragin berebizikoa duten kirolarien errendimenduan. Lan saioa 2 zatitan banatu genuen, goizez eta arratsaldez, tartean guztiok elkarrekin bazkaldu genuelarik eta elkar ezagutzeko eta beraien afizioa eta pasioaren inguruan xehetasun gehiago ezagutzeko balio izan zuen.
Goizean, Anoetako Kiroletxean, arku jaurtiketarekin harreman estua duten kirol psikologiaren arlo teorikoak landu genituen, hala nola aktibazio maila, estresa edo antsietatearen eragina eta jaurtitzeko errutinaren garrantziaz ere solastu ginen, jaurtilariak bere errutina sortzeko aholkuak eskeini nituelarik, ahalik eta gutxien pentsatzeko eta buruari ahalik eta gutxien eragiteko helburuarekin. Modu horretan, arreta egin beharreko jokabideetan jartzea izango More >
Entrenamendu-egunerokoak sortzeko tailerra
urt 21st
KirolPsikologia egitasmoan kirolariei errendimendua hobetzen lagundu nahi diegu. Hori dela eta otsailean kirolarientzat entrenamendu egunerokoak sortu eta erabiltzeko tailerra antolatu dugu. Kirolariek entrenatzen ematen dute denbora gehien, lehiaketa prestatzen igarotzen dituzte kirol ibilbideko ordu gehienak, lehiatzen baino askoz ere denbora gehiago.Hori dela eta, entrenamenduen jarraipen egokia egitea ezinbestekoa da errendimenduan hobekuntza ematen den edo ez jakiteko.
Entrenamendu egunerokoa, entrenamenduetan lantzen diren arlo ezberdinak jasotzen dituen tresna da. Kirolariak, entrenamenduetan lantzen dituen arlo ezberdinen jarraipena egiteko eta bere jokabidearen behaketa eta azterketa egiteko erabili dezakeen tresna da. Tailer honen helburuak, kirolari bakoitzak entrenamendu egunerokoa zer den ezagutzea eta bere entrenamendu egunerokoa sortzen nahiz lantzen ikastea izango dira.
Hausnarketarako zenbait galdera kirolarientzat:
Entrenamendu saioetan lantzen duzunaren errejistrorik eramaten al duzu? Entrenamendu ostean hausnarketarako tarterik hartzen al duzu? Ba al dakizu entrenamendu eguneroko batean idazteak zure errendimendua hobetzen, motibazioa handitzen edo konfidantza indartzen lagun zaitzakeela?
Egunerokoaren bidez, entrenamenduetan benetan lantzen denaren errejistroa eta kontrola eramango duzu eta entrenamenduetan egindakoari buruzko informazioa osoa bilduko duzu tresna erraz batean.
InformazioaOtsailaren 7an hasiko da tailerra. Tailer praktikoa izango da, partehartzearen metodologia erabiliko dugu batipat. Sarrera teorikoa izango da, baina hortik aurrerako eduki guztiak modu praktikoan landuko ditugu.
Metodologia: Kirolariak astero tailerrean landuko den edukiari buruzko ariketak burutu beharko ditu. Ariketa hauek mota ezberdinetakoak More >
