Sin categoría

Hobekuntza etengabearen bila

Bart NBAko Los Angeles Clippers eta New York Knicks taldeen arteko partidua ikusten ari nintzela, emanaldian partida hasi aurreko 3 ordu lehenagoko irudiak jarri zituzten: Jaso Kidd, New York-eko joko antolatzaile beteranoa hiruko jaurtiketak egiten ari zen. Atzean “Shooting coach” edo jaurtiketa entrenatzailea, jaurtiketa bakoitzaren ondoren, keinu teknikoari buruzko ñabardurak egiten ikusten zen eta jokalaria adi. Jason Kidd ez da jokalari hasiberria. Martxoaren 23an 40 urte beteko ditu eta ibilbide luze bezain oparoa du NBAn: ia 1400 partida jokatu ditu, 2. da ligako historian asistentzia kopuru gehien eman dituztenen zerrendan, NBAko Txapeldun izan zen 2010-2011 denboraldian Dallas Mavericks taldearekin eta EEBBko selekzioarekin 2000 eta 2008ko joko olinpikoetan urrea lortu zuen.

Milaka jaurtiketa egingo zituen bere kirol ibilbidean eta horrek ez dio ikasteko eta hobetzeko sena ahuldu, ikasteko gogoa du oraindik eta ikasten jarraitzen du. Kirolari baten ibilbidea ikasi beharreko guztia agortuta dagoela uste duenean amaitzen da. Berdin dio 20, 28 edo 35 urte eduki. Ikasten jarraitu ezin duen kirolariak, dena ikasita duela uste duenak, nekez lortuko du hobekuntza. Kirolari baten ibilbidean, gorabeherak egon ohi dira. Sasoi aldetik hobeto eta ez hain ondo dagoen garaiak, arlo teknikoan zehatzago eta baldarrago ari den uneak nahiz motibazio handiagoa edo txikiagoa duen garaiak. Bizitzaren beraren More >

Estresa ezagutu eta kontrolatzeko ikastaroa

 

Irudia: http://www.flickr.com/photos/anieto2k/

Estresak bizi gaitu. Presak, zeregin pilatzeak, ezin iristearen usteak. Gizarte “moderno”en gaitza omen. Estresa XXI. mendeko epidemia, estresaren morroi gara, estresaren gatibu. Estresa gora eta estresa behera. Azken urteotan ezpainetan gehien erabili dugun hitza, krisi hitzaren ondoren, ziurrenik.

Baina, ba al dakigu zer den estresa? Estresa beti txarra al da? Estres onik ba al dago? Nondik datorkigu estresa? Nola erantzuten duzu estres egoeren aurrean? Zer egin dezakezu estresa maneiatzeko? Estresik ba al da benetan?

Horrelako eta antzeko galderak badituzu, zure bizitza pertsonalean nahiz lanean, estresak itota bizi zarela sentitzen baduzu eta estresari aurre egin eta lasaiago bizitzen ikasi nahi baduzu, ikastaro hau zuretzat sortu dugu.

Estresari buruz gehiago jakin eta estres egoerak hobeto maneiatu eta lasaiago bizi nahi duen edozein pertsonarentzat sortu dugu “Estresa ezagutu eta kontrolatzeko ikastaroa”.

Ikastaroa Tolosan egingo dugu, Usabal Kiroldegiko Kirol Teknifikazio Zentroan, Bpxport-ek antolatuta.

Otsaila eta Martxoa bitartean. Otsailaren 18tik aurrera. 15 egunetik behin 2 orduko 3 saiotan.  6 ordu guztira. Astelehenetan edo asteazkenetan. Zuk aukeratu.

Ikastaroari buruzko informazioa: http://kirolpsikologia.net/tailerrak/estresa-ezagutu-eta-kontrolatzeko-ikastaroa/

Otsailak 15era arte zabalik duzue izenematea. Prezioa: 50 euro

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko: Emaila: info@bpxtecnificacion.es Telefonoa: 943 67 24 59

“Faktoria” irratsaioan solasean

Gaur goizean Euskadi Irratiko “Faktoria” irratsaioan solaean aritu gara Iñigio Mujika Araba USP Sport Clinic-eko fisiologoa eta biok. Gaia: Mourinho eta Guardiola, Real Madrid eta Bartzelona. Gustura aritu gara batzuen eta besteen inguruan solasean.

Neskak, errugbi taldea osatu nahi dute Hernanin!

Blog honetan, kirola eta psikologiaz gain, ezagutzen ditudan proiektu interesgarrien inguruan ere arituko naiz. Gaurkoan, propaganda egin nahi diet eta bultzadatxoa ematen saiatu Hernani Rugby taldean sortzear dagoen neska taldeari. Hemen kontatu nuen Gipuzkoako Errugbi Federazioaren bitartez Eskola Kiroleko hezitzaileentzat formazio saioak emango nituela. Hernani Errugbi taldeko entrenatzaileak eta hezitzaileak izan dira nagusi.

Hauen artean egon dira Hernaniko errugbi nesken taldea atera dadin lan eta lan ari diren Nerea eta Maider ere, taldeko entrenatzaileak izango direnak. Entrenatzen hasi aurretik formatzen eta erronkarako prestatzen. Guztion laguntza beharko dute, ez baitute erronka makala aukeratu. Huts-hutsetik hasita, nesken taldea sortzea. Emakumeen kirolak oraindik pausu handiak eman behar ditu, mutilen kirolak itzala baino gehiago, erabat estaltzen baitu emakumeen kirola. Lan asko dago egiteko baina pausu txikiak eta sendoak behar dira horretarako. Hernani Rugby taldean badakite eta prest dira aldaketa bidean pausu txikiak ematen hasteko.

Egitasmo interesgarria da oso eta dagoeneko zenbait neska badituzte entrenatzen hasteko prest. Adin tartea gainera zabala dute. Interesa azaldu dutenen artean 14 urteko neskatila bat eta 49 urteko emakume bat badaude, besteak beste, eta errugbian esperientzia baduten neskak eta kirol honentan lehenengo aldiz arituko direnak elkartuko dira. Ez duzue aitzakiarik beraz, neskak! Giro jatorrean ondo pasa, sasoian egon eta talde kirol berri bat ezagutu More >

Sevilla CF-eko Psikologo Taldea

Sevilla futbol taldeko harrobiko jokalariekin lan egiten duen psikologo taldeari buruzko telebista erreportaia interesgarria topatu dut. Psikologo talde batek kirol elkarte batean nola lan egiten duen ikusi ahal izango duzue bertan.

Oharra: Bideoa gaztelera hutsean dago.

1. zatia

2. zatia