Hobekuntza etengabearen bila

Bart NBAko Los Angeles Clippers eta New York Knicks taldeen arteko partidua ikusten ari nintzela, emanaldian partida hasi aurreko 3 ordu lehenagoko irudiak jarri zituzten: Jaso Kidd, New York-eko joko antolatzaile beteranoa hiruko jaurtiketak egiten ari zen. Atzean “Shooting coach” edo jaurtiketa entrenatzailea, jaurtiketa bakoitzaren ondoren, keinu teknikoari buruzko ñabardurak egiten ikusten zen eta jokalaria adi. Jason Kidd ez da jokalari hasiberria. Martxoaren 23an 40 urte beteko ditu eta ibilbide luze bezain oparoa du NBAn: ia 1400 partida jokatu ditu, 2. da ligako historian asistentzia kopuru gehien eman dituztenen zerrendan, NBAko Txapeldun izan zen 2010-2011 denboraldian Dallas Mavericks taldearekin eta EEBBko selekzioarekin 2000 eta 2008ko joko olinpikoetan urrea lortu zuen.

Milaka jaurtiketa egingo zituen bere kirol ibilbidean eta horrek ez dio ikasteko eta hobetzeko sena ahuldu, ikasteko gogoa du oraindik eta ikasten jarraitzen du. Kirolari baten ibilbidea ikasi beharreko guztia agortuta dagoela uste duenean amaitzen da. Berdin dio 20, 28 edo 35 urte eduki. Ikasten jarraitu ezin duen kirolariak, dena ikasita duela uste duenak, nekez lortuko du hobekuntza. Kirolari baten ibilbidean, gorabeherak egon ohi dira. Sasoi aldetik hobeto eta ez hain ondo dagoen garaiak, arlo teknikoan zehatzago eta baldarrago ari den uneak nahiz motibazio handiagoa edo txikiagoa duen garaiak. Bizitzaren beraren More >

Estresa ezagutu eta kontrolatzeko ikastaroa

 

Irudia: http://www.flickr.com/photos/anieto2k/

Estresak bizi gaitu. Presak, zeregin pilatzeak, ezin iristearen usteak. Gizarte “moderno”en gaitza omen. Estresa XXI. mendeko epidemia, estresaren morroi gara, estresaren gatibu. Estresa gora eta estresa behera. Azken urteotan ezpainetan gehien erabili dugun hitza, krisi hitzaren ondoren, ziurrenik.

Baina, ba al dakigu zer den estresa? Estresa beti txarra al da? Estres onik ba al dago? Nondik datorkigu estresa? Nola erantzuten duzu estres egoeren aurrean? Zer egin dezakezu estresa maneiatzeko? Estresik ba al da benetan?

Horrelako eta antzeko galderak badituzu, zure bizitza pertsonalean nahiz lanean, estresak itota bizi zarela sentitzen baduzu eta estresari aurre egin eta lasaiago bizitzen ikasi nahi baduzu, ikastaro hau zuretzat sortu dugu.

Estresari buruz gehiago jakin eta estres egoerak hobeto maneiatu eta lasaiago bizi nahi duen edozein pertsonarentzat sortu dugu “Estresa ezagutu eta kontrolatzeko ikastaroa”.

Ikastaroa Tolosan egingo dugu, Usabal Kiroldegiko Kirol Teknifikazio Zentroan, Bpxport-ek antolatuta.

Otsaila eta Martxoa bitartean. Otsailaren 18tik aurrera. 15 egunetik behin 2 orduko 3 saiotan.  6 ordu guztira. Astelehenetan edo asteazkenetan. Zuk aukeratu.

Ikastaroari buruzko informazioa: http://kirolpsikologia.net/tailerrak/estresa-ezagutu-eta-kontrolatzeko-ikastaroa/

Otsailak 15era arte zabalik duzue izenematea. Prezioa: 50 euro

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko: Emaila: info@bpxtecnificacion.es Telefonoa: 943 67 24 59